miércoles, 25 de noviembre de 2015

El buen amor, vacuna para la violencia contra las mujeres/Maitasun ona, Emakumeen aurkako indarkeriaren txertoa.




Taller experiencial: “El Buen amor, Vacuna para la violencia contra las mujeres.”

Con Miriam Herbón. 

Sábado 28 de noviembre a las 10.30 horas.

Escuela de empoderamiento de Getxo. Martikoena 16. Metro Algorta.



“El amor es el motor de la vida y el sentido de la existencia”. Esta frase a primera vista, no parece dañina, ¿verdad? El problema es que para las mujeres desgraciadamente esta idea de amor se convierte en el centro de nuestras vidas y no como elección sino como mandato. Las mujeres hemos sido configuradas psicológicamente para amar, pero para amar hacia fuera, hacia las demás personas, renunciando a nuestros propios deseos y necesidades, ilusiones y sueños, pero sobre todo renunciando a amarnos hacia adentro, amar a la persona que somos con sus luces y sus sombras.

Hemos sido configuradas por una cultura machista que coloca el amor a los y las demás en el centro de nuestra existencia y esto se concreta en que todo lo que hacemos lo hacemos en nombre del amor para que a quienes queremos no les falte de nada y no renuncien a nada. Las mujeres no nacemos amando, aprendemos a amar pero desconociendo cuales son las bases para un buen amor. Y desde ahí nos colocamos en un lugar vulnerable a la violencia ejercida por aquellos hombres machistas que se sienten legitimados a ejercerla por el hecho de ser hombres y nosotras mujeres.



En esta charla-taller experiencial vamos a identificar las bases de un “buen amor” como vacuna para que las mujeres estemos alertas hacia estructuras de relación de maltrato. Identificaremos las bases de una relación de maltrato para saber pedir ayuda cuanto antes y salir de ella hacia una vida en ausencia violencia sabiendo que nos merecemos construir y vivir relaciones de “Buen Amor”.


Más información y servicio de guardería: asociacionmujeresconvoz@gmail.com




Esperientzia-tailerra: “Maitasun ona, Emakumeen aurkako indarkeriaren txertoa”.

Miriam Herbónekin. 

Larunbata, azaroak 28, 10:30ean.

Getxoko Jabekuntza Eskola. Martikoena 16. Algortako metroa.



“Maitasuna da bizitzaren motorra eta existentziaren zentzua”. Esaldi hau, lehen begiratuan, ez dirudi kaltegarria, ezta? Arazoa da emakumeontzat, zoritxarrez, maitasunaren ideia hori geure bizitzaren erdigune bihurtzen dela, eta ez norberak aukeratuta, baizik eta inork aginduta. Emakumeok maitatzeko eratu gaituzte psikologikoki, baina kanporantz maitatzeko, beste pertsona batzuk maitatzeko, geure desio eta beharrizanei, ilusioei eta ametsei uko eginez, eta batez ere barrurantz maitatzeari uko eginez, geu garen pertsona, argi-ilun guztiekin, maitatzeari uko eginez.

Kultura matxista batek taxutu gaitu. Kultura horrek maitasuna eta besteak geure existentziaren erdigunean kokatzen ditu. Horrek esan nahi du egiten dugun guztia maitasunaren izenean egiten dugula, maite ditugun pertsonek ezeren falta izan ez dezaten eta ezeri uko egin ez diezaioten. Emakumeok ez gara jaiotzen maitatzen; maitatzen ikasten dugu, baina maitasun onaren oinarriak zeintzuk diren jakin gabe. Eta hortik aurrera, indarkeriaren aurrean zaurgarriak gara. Beraiek gizonak direlako eta gu emakumeak garelako indarkeria erabiltzeko zilegitasuna daukatela uste duten gizon matxista horiek erabiltzen duten indarkeria.



Esperientzietako hitzaldi-tailer honetan "maitasun onaren" oinarriak identifikatuko ditugu, txerto bat bailitzan, emakumeok tratu txarren harreman-egituren aurrean adi egoten ikasteko. Tratu txarretan oinarritutako harreman baten oinarriak identifikatuko ditugu, lehenbailehen laguntza eskatzen jakiteko eta horrelako harremanetatik irteten jakiteko, indarkeriarik ez dagoen bizitza bat bizitzeko, jakinik “maitasun oneko” harremanak eraikitzea eta bizitzea merezi dugula.

Informazio gehiago eta haurtzaindegi zerbitzua: asociacionmujeresconvoz@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario