lunes, 2 de febrero de 2015

"Descolonizando el lenguaje: una herramienta para la transformación interior"/"Hizkuntza deskolonizatzea: barne-transformaziorako tresna"




Charla “Descolonizando el lenguaje: una herramienta para la transformación interior” 

Dinamizadora: JaioneValdés Ituarte.

Psicóloga, estudiosa y formada en sexología, máster oficial de igualdad por la UJI, experta en violencia por la UNED, formada en psicología clínica y transpersonal y alumna de la red de escuelas de empoderamiento de Bizkaia.
Experiencia como cofundadora y codirectora de un Gabinete de Psicología durante 6 años, técnica de igualdad durante ocho años en una consultora de igualdad y actualmente trabaja como sexóloga en la cooperativa "Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskola".



Cuándo: Viernes 20 de febrero a las 18:00 horas.

Dónde: Escuela de empoderamiento de Getxo. Martikoena 16.


Servicio de guardería. Más información en asociacionmujeresconvoz@gmail.com


● CONTEXTO TEÓRICO DE LA ACTIVIDAD:

Uno de los aspectos más importantes que alimentan la violencia estructural y simbólica es el uso del lenguaje machista y androcéntrico. El lenguaje moldea el pensamiento, dota de estructura a nuestras creencias, mitos, sentimientos,...el lenguaje nos habla y escuchando las palabras que utilizamos podremos darnos cuenta del grado de machismo y androcentrismo que las mujeres tenemos interiorizado.

Como señala Celia Amorós, no re-significa quien quiere sino ¡quien puede!. Y en el momento en que nos apropiemos las mujeres del lenguaje creamos una brecha en el patriarcado.

En la charla se pretende desenredar una ecuación : DOLER+ SABER+DESEAR+PODER, cuando las mujeres tomamos consciencia de las desigualdades que nos oprimen se convierte en conocimiento y el conocimiento atraviesa el deseo de cambio y el cambio en poder y el poder en política. Porque el deseo es política. Y desde la transformación comenzamos a emplear otro lenguaje, más sensible, más empático, más cercano, porque nos leemos de forma diferente. Porque las palabras son performativas, construyen la realidad.

Contenidos:

- Qué funciones tiene el lenguaje y la comunicación.

- Análisis para la descolonización del lenguaje: machismo y androcentrismo.

- Los génerolectos/sexolectos.

- Ecuación sanadora: DOLER+ SABER+DESEAR+PODER.

- La importancia de las metáforas, de la comunicación sensible. Re-enunciando mis palabras. Óptica de la Programación Neurolingüística.

- La comunicación no violenta del autor Marshall Rosenberg.

- Cómo empleo el lenguaje, mi comunicación con una misma y con el mundo. Perspectiva del empoderamiento.










“Hizkuntza deskolonizatzea: barne-transformaziorako tresna”

Dinamizatzailea: JaioneValdés Ituarte.

Eguna: ostirala (otsailak 20), 18:00etan.

Tokia: Getxoko Jabekuntza Eskola. Martikoena 16.

● JARDUERAREN TESTUINGURU TEORIKOA:

Indarkeria estrukturala eta sinbolikoa sustatzen dituen alderdirik garrantzitsuenetako bat hizkuntza matxistaren eta androzentrikoaren erabilera da. Hizkuntzak pentsamendua moldatzen du, gure sinesteak, mitoak, sentimenduak, etab. egituratzen ditu, hizkuntzak hitz egiten digu, eta erabiltzen ditugun hitzak entzutean ohartuko gara matxismoa eta androzentrismoa zenbateraino dauzkagun barneratuta emakumeok.

Celia Amorósek aipatzen duen bezala, ez du berrinterpretatzen nahi duenak, ahal duenak baizik! Eta emakumeok hizkuntza geure egiten dugun unean bertan, pitzadura bat eragingo diogu patriarkatuari.

Hitzaldian ekuazio hau askatzea da asmoa: MINA IZATEA+ JAKITEA+NAHI IZATEA+AHAL IZATEA, emakumeok zanpatzen gaituzten desberdinkeriez konturatzen garenean ezagutza bihurtzen baita hori guztia; hala, ezagutzak aldaketarako nahia zeharkatzen du, eta aldaketak ahalmenerakoa, eta ahalmenak politikarakoa. Nahia politika delako. Eta transformaziotik beste hizkuntza bat erabiltzen hasten gara, sentikorragoa, enpatikoagoa, hurbilagoa dena, gurekiko beste irakurketa bat egiten dugulako. Hitzak performatiboak direlako, errealitatea eraikitzen dutelako.

Edukiak:

- Hizkuntzaren eta komunikazioaren funtzioak.

- Hizkuntzaren deskolonizaziorako azterketa: matxismoa eta androzentrismoa.

- Generolektoak/sexolektoak.

- Ekuazio sendagarria: MINA IZATEA+ JAKITEA+NAHI IZATEA+AHAL IZATEA.

- Metaforen garrantzia, komunikazio sentikorraren garrantzia. Nire hitzak berriro enuntziatzea. Programazio neurolinguistikoaren optika.

- Marshall Rosenberg egilearen indarkeriazkoa ez den komunikazioa.

- Nola erabiltzen dut hizkuntza, nola komunikatzen naiz neurekin eta munduarekin. Jabekuntzaren ikuspegia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario