lunes, 22 de julio de 2013

Próxima actividad dentro del Ciclo de "El amor romántico".

CLAVES FEMINISTAS PARA LAS NEGOCIACIONES EN EL AMOR

¿De qué va este taller?  De amor… “El amor es el motor de la vida y el sentido de la existencia”. Bueno… esta frase a primera vista, no parece dañina ¿verdad? El problema es que para las mujeres desgraciadamente esta idea de amor se convierte en su definición de identidad de género y pasa de ser una frase hecha a ser la  experiencia que nos define y la única razón por la que estamos vivas en este mundo.

¿Quiénes estarán en este taller? Todas las mujeres que quieran amar sin dolerse. Las mujeres hemos sido configuradas socialmente para el amor, hemos sido construidas por una cultura que coloca el amor en el centro de nuestra identidad y esto se concreta en que vivimos el amor como mandato o deber. Las mujeres no nacemos amando, aprendemos a amar.

¿Qué vamos hacer en el taller? En este taller  experiencial  vamos a enmascarar a este amor deber aprendido que vive en cada una de nosotras, lo identificaremos  para poder deconstruirlo si nos hace daño y crearemos claves para amar desde la libertad y el disfrute.

¿Dónde se hará y qué hay que traer al taller? En un espacio de mujeres donde todas somos iguales porque todas hemos sido domesticadas en este amor deber, con el ritmo de cada una como ingrediente, con nuestras mochilas personales de amor y los recursos  personales que vayamos encontrando vamos a ir dando luz a un concepto de mujer protagonista de su propia vida que ama libremente.
¿Cuál es el Objetivo principal de este taller? Aprender a amar sin dolernos, nada más y nada menos.

 ¿Con qué contenidos trabajaremos? Utilizaremos como base teórica el libro que lleva por título este taller. “Claves feministas para las negociaciones en el amor” de la feminista Marcela Lagarde. Se facilitara, a cada mujer osada en participar en este taller, un ejemplar digitalizado de la obra para poder hacer lectura por adelantado de los capítulos correspondientes a cada sesión.

El resto de contenido y lo más interesante será nuestra manera de ver y vivir el amor. Es con esta parte con la que trabajaremos en cada sesión.

Fechas: Por determinar.
8 sesiones de trabajo. Viernes y /o Sábados de 17:00 a 20:00. De sesión a sesión habrá trabajo personal sobre lo abordado en el taller.

Lugar:   A determinar.

Requisitos: Estar dispuesta a conocer nuestras maneras de amar y querer ser más felices al hacerlo.

Imparte y dinamiza: Miriam Herbón (Feminista, Socióloga, Especialista en violencia de género, Terapeuta en Risoterapia feminista).Cursando formación terapéutica en Focusing.


Perteneciente al equipo Sortzen consultoría S.L  desde el año 2008 (Equipo experto en violencia de género y procesos de empoderamiento.)



¿Por qué esperar  a ser una anciana? Zergatik itxaron zaharra izan arte?


MAITASUNEAN NEGOZIATZEKO GILTZARRI FEMINISTAK

Zeri buruzkoa da tailerra? Maitasunari buruzkoa… “Maitasuna bizitzaren motorra da, existentziaren funtsa”. Tira…, esaldi horrek, lehen begiratuan, ez dirudi kaltegarria, ezta? Emakumeontzat, zoritxarrez, maitasunari buruzko ideia hori geure genero-identitatearen definizio bihurtzen da, eta esaldi huts bat izatetik definitzen gaituen esperientzia izatera pasatzen da, mundu honetan irauteko dugun arrazoi bakar bihurtzen da.

Nor egongo da tailerrean? Norbere buruari kalterik egin gabe maitatu nahi duten emakume guztiak. Emakumeok, gizarte honetan, maitasunerako konfiguratu gaituzte; maitasuna geure nortasunaren erdi-erdian jartzen duen kultura batek egin gaitu, eta, ondorioz, maitasuna agindu edo betebehar bezala bizi dugu. Emakumeok ez dugu maitatzen jaiotzen garenetik, ikasi egiten dugu maitatzen.

Zer egingo dugu tailerrean? Esperientzian oinarritutako tailer honetan mozorroa jarriko diogu gutako bakoitzaren barnean bizi den maitasun-betebehar horri, identifikatu egingo dugu, min egiten badigu desegin ahal izateko, eta askatasunetik eta gozamenetik maitatzeko giltzak sortuko ditugu.

Non egingo da eta zer ekarri behar da tailerrera? Emakume guztiok berdinak izango garen eremu batean egingo da, denok hezi gaituztelako maitasun-betebehar horretan. Norberaren erritmoak osagai hartuta, bakoitza bere maitasun-zorroarekin, eta bidean aurkituko ditugun baliabide pertsonalekin, bere bizitzaren jabe izanda askatasunez maitatzen duen emakumearen kontzeptua sortuko dugu.
Zein da tailerraren helburu nagusia? Norbere buruari kalterik egin gabe maitatzen ikastea, ez gehiagorik, ez gutxiagorik.

 Zer edukirekin egingo dugu lan? Oinarri teorikoa tailerraren izenburu bera duen liburua izango da: Marcela Lagarde feministaren “Claves feministas para las negociaciones en el amor” (Maitasunean negoziatzeko giltzarri feministak). Tailerrean parte hartzeko ausardia duten emakumeei lan horren ale digitalizatu bana emango zaie, saio bakoitzeko atalak aurretiaz irakurrita ekartzeko.
Gainerako edukia, eta interesgarriena, maitasuna ikusteko eta bizitzeko guk geuk dugun modua izango da. Horrexekin egingo dugu lan saioetako bakoitzean.

Datak: Zehazteke.
8 lan-saio. Ostiraletan eta /edo larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara. Saio batetik bestera tailerrean landutakoari buruzko lanak aginduko dira.

Tokia:  Zehazteke.

Baldintzak: Maitatzeko gure moduak ezagutzeko prest egotea, eta maitatzean zoriontsuago izan nahi izatea.

Irakasle eta dinamizatzailea: Miriam Herbón (feminista, soziologoa, genero-indarkerian aditua, barreterapia feministako terapeuta). Focusing-eko prestakuntza terapeutikoa ikasten.

Sortzen Consultoría SLko kidea 2008az geroztik (Emakumeen jabekuntzan eta genero-indarkerian adituak.)

2 comentarios:

  1. En el correo electrónico de la propia asociación asociacionmujeresconvoz@gmail.com

    Es necesario enviar el nombre completo y un número de teléfono de contacto.

    ResponderEliminar